XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurrean sarrtu bearr diran zurai nola iraunerazi

Lurrean sarrtzen diran zurak, baldoak, zutikakoak edo tutoreak, eta abarr, gerrtu gabe, soil-soil sarrtu ezkero, busti-legorrean errex eta laxterr usteltzen dira, eta ori gerrta ez dedin, begira zerr egin liteken: Su aro aundi samarreko bat egin, eta su orrtara bota, lurrean sarrtzeko asmoan dauzkagun baldo ta gañerakoak azala kendu ondoren, eta surrtan euki, aliketa lau edo bost milimetro bezela erretzen diran arrte.

Ezta biarr biarrekoa baldo guztiya surrtan sarrtzea, naikoa da lurrean sarrtuta egon bearr dun zati edo parrtea bakarrik erretzea.

Lurrean sarrtuta egon bearr ez dun zatia pintatu ezkero, ederrki irauten du.

Pinturarik onena, bria ematea da, baño bria ondo erastea nai bada, zur oiek igarrak edo beintzat legorrak egon bearr dute.